
NOLA EGIN DEZAKET 2025-2026 IKASTURTERAKO MATRIKUAZIOA?
- Date 2025-01-28
NOLA EGIN DEZAKET 2025-2026 IKASTURTERAKO MATRIKUAZIOA?

Dakizuenez, otsailaren 3tik 14ra bitarte irekita egongo da 2025-2026 ikasturtean gure ikastetxean izena emateko epea. Matrikulazio deialdi hau ikasle berrientzat da, derrigorrezko maila guztietan: Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH).
Gogoratu nahi dizuegu bi urteko haurrak (2023 urtean jaioak) hartzen ditugula eta HH, LH eta DBHko maila guztietan D eredua eskaintzen dugula.
Eta nola? Matrikulazioa egiteko bi modu dituzue:
- On-line: otsailaren 3tik 14ra https://ikasgunea.euskadi.eus/es
- Aukeratutako lehen ikastetxean: idazkaritza ordutegian, otsailaren 3tik 14ra.
Bigarren modua aukeratuz gero, izen-ematea ikastetxeko idazkaritzan egingo da, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 16:30etara.
Hitzordua eskatzeko:
- 943 454 400
- idazkaritza@lasalledonostia.eus
EDO Hartu zure hitzordua EGUTEGI honetan.
ZATOZ!
MATRIKULAZIORAKO DOKUMENTAZIOA
- Matrikulazio zirkularra
- HH-LH
- DBH
- Eskabide orria eta Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia.
- Matrikulazio garaiaren egutegia
- Eragin eremua. Zonifikazioa.
- Baremazio irizpideak.
- Errenta datuak egiaztatzeko dokumentua (baremazioko errenta gehiengo kopurua EZ bada gainditzen).