Hezkuntza aldi honetan helburua oinarrizko konpetetzien garapen maila lortzea izango da, jarraian aipatzen diren trebetasun kognitibo eta sozialak garatuz:
irakurmena eta idazmena, kalkulua eta oinarrizko eragiketa matematikoak, gizarte eta naturaren oinarrizko ezagutzak, alderdi artistikoa eta sormena garatzea, autonomia eta ekimena, lankidetzan aritzea eta giza-harremanak eta afektibitatea zaintzea.
- Hezkuntza integralaren bidez gure ikasleei laguntzea.
- Baloreak irakastea: Barnetasuna, pentsamendua, emozioak, anaiarteko bizikidetza eta errespetua bultzatzea.
- Hiru hizkuntzetan, gaztelania, euskara eta ingelesa, komunikazioa bultzatzea.
- Sormena landu.
- Gure gizartea hobetzeko konprometituak diren pertsonak sortu.
- Ikaskuntzaren prozesuan teknologiak erabiltzea.
- Ikaskuntza kooperatiboa erabili hobeto eta gehiago ikasteko.
- Zoriontsuak izaten ikastea.
- Konpetenteak diren ikasleak hezi.
Ikasleak dira norbere garapenaren protagonistak eta ikasketa kooperatiboa lan metodologia nagusia. Planteatzen ditugun jarduera eta metodologiak beraien esperientzia hurbiletik abiatzen diren ezagutzak eraikitzea, alderdi emozionala garatzea, aniztasuna eta inklusioa kontuan hartzea eta bakoitzaren estiloak eta erritmoak errespetatzea ahalbidetzen dute, ikasle bakoitzaren jarraipen hurbila eta tutoretza zainduz.
Gure ikasleen formazio integralaren osagarri moduan IZARTXO aisialdi taldean parte hartzeko aukera izango dute etapa osoan zehar.