Back

2 uteko gelako helburu nagusia eskolarekiko ahalik eta egokitzapen hobea egitea da. Irakasleekin, ikaskideekin eta eskolako espazio ezberdinekin. Ume eta familia bakoitza etxean bezala sentitu dadin.

3, 4 eta 5 urteko geletan, bakoitzaren erritmoa errespetatuz, umeak modu globalean hurrengo etapetarako prestatzen ditugu.

P3070319

 Batez ere jarreretan erreparatuz eta lagunduz, alderdi emozionalari duen garrantzia emanez. Esparru ezberdinetan esperimentatu eta lan egiten dugu:

artistikoan, musikalean, linguistikoan, matematikoan, emozionalean, korporalean… ikasketa kooperatiboa ardatza izanik. Ume bakoitzaren garapenaren erritmoa une oro errespetatuz.

  • Psikomotrizitarea: gorputza eta jolasaren bidez hezten laguntzeko.

  • Ikasketa kooperatiboa: elkarlanean era ardurekin ikasteko, lan eta proiektu ezberdinen bidez.

  • Irakurketa-idazketa: konstruktibismoan oinarrituta eta norberaren erritmoak errespetatuz.

  • Matematika: modu manipulatiboa eta bisualarekin lagunduz.
  • Ingelesaren hasiera.
  • La Salleko berezko programen bidez, alderdi ezberdinak landu eta estimulatu egiten ditugu: emozionala, neuronala, sormena…
  • Musika saio gidatuak.
Zure interesekoa izan daiteke: Goizeko Zaintza.