Back

La Salle Donostiako Hizkuntza Proiektuan ikastetxeko hizkuntzekiko trataera orokorrari dagozkion oinarrien adierazpenak jasotzen dira. Bertan, hizkuntzen trataerari buruzko aspektuak zein normalkuntza biderako aspektuak jasotzen dira.

Proiektu honek ikastetxe osoari erreparatu eta eragiten dio, hau da, ez da ikasgaietara mugatzen, eta ikastetxearen egoeraren analisia da proiektuaren oinarria.

  1. Hizkuntza proiektua integrala da. Ez soilik hizkuntza ikasgaietara mugatuko baizik eta ikasgai guztien trataera bateratua lantzen du. Eta are garantzitsuagoa dena, hizkuntza irizpidea ikasgaietan ez ezik ikastetxearen eguneroko bizitzan txertatua dago.
  2. Metodologia komunikatiboan oinarrituta dago. Modu komunikatiboan lantzen da hizkuntza, ikasleen hizkuntza-komunikaziorako kompetentzien garapena sustatzeko. Bereziki, ahozko konpetentzia indartzea dugu helburu.
  3. Metodologia komunikatiboa aurrera eramateko, oinarrizko tresnak modu kooperatiboan eta proiektuka lan egitea da ardatza.
  4. Hizkuntza proiektu eleanitza da. Ikaszkuntza prozesuan euskara oinarri izanda, etapa guztietan ikasten dira atzerriko hizkuntzak (ingelesa eta frantsesa), bai hizkuntza ikasgaietan baita beste hainbat arlotan ere: gizartea, erlijioa, natur zientziak…
  5. Hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko behar diren urratsak biltzen ditu.

Gure ikastetxearen Hizkuntza Proiektuak euskaldun hiztun eleanitzak ditu xede. Euskara komunikazio tresna propioa izanik, etorkizunerako euskaldun eleanitzak lortzea da jomuga.