Back

Udalekuak 2025

Urtero bezala, ikastetxeak LH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleei zuzendutako udalekuak antolatu ditu. Esperientzia bakarra da, eta, dibertsioa eta elkarbizitza eskaintzeaz gain, ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren parte ere bada. Bertan, autonomia, errespetua, talde-lana eta naturarekiko harremana bezalako balioak lantzen dira.

Aurtengo edizioan, hiru kanpaldi egin dira leku ezberdinetan:
– Mendigorria: bi txandatan. Lehenengoan LH 6ko ikasleek parte hartu zuten eta bigarrenean LH 4 eta LH 5ekoek.
– Muzki: DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek hartu zuten parte.
– Izaba: DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak izan ziren bertan.
Udalekuetan zehar, ikasleek jarduera ugari izan dituzte:
🟢 Taldeko jokoak, tailerrak eta dinamika ezberdinak.
🟢 Ingurune naturalera egindako irteerak.
🟢 Mendira egindako ibilaldiak eta naturarekin harreman zuzena.
🟢 Gaueko ekitaldiak: jokoak, musika, antzerkia eta taldean partekatzeko une bereziak.
🟢 Denbora librea eta harremanak sortzeko espazioak.
 
Udaleku hauek ikasgelatik kanpo ikasleen garapen pertsonalerako aukera paregabea dira. Hori guztia posible izan da irakasleen eta Izartxoko begiraleen lanari eta dedikazioari esker, dinamizatzaile eta gidari lanetan aritu baitira une oro.
 
Haien lanari, inplikazioari eta gogoz beteriko jarrerari esker, esperientzia ahaztezina izan da ikasleentzat, beste behin. Eskerrik asko!