
MATRIKULAZIOA
- Date 2025-11-03
 
Bisita pertsonalizatuak eta ate irekiak (Abenduak 12)
Ikastetxea aukeratzea familientzat erabaki garrantzitsuenetako bat da. Gure ikastetxean gure ITB metodologia propioa ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Ikaslea da ikaskuntzaren protagonista, bere garapen pertsonala eta hezkuntza-bidea erdigunean jarriz. Zatoz gure proiektua eta eguneroko lana ezagutzera! Gure ikastetxea ezagutzeko bi aukera eskaintzen ditugu:
1. Ate Irekiak – Abenduak 12, 15.15ean
Abenduaren 12an gure ateak irekiko ditugu gure ikastetxea ezagutu nahi duten familia guztientzat. Jardunaldian zehar gure hezkuntza-proiektua aurkeztuko dugu, espazioak bisitatuko ditugu eta matrikulazio-prozesuari buruzko galderak erantzungo ditugu. Ikastetxeko giroa eta komunitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina izango da.
															
															2. Bisita pertsonalizatuak
Banakako arreta nahiago duten familientzat, bisita pertsonalizatuak ere antolatu ditugu. Bisitan zehar, ikastetxeko irakasleak ezagutu eta etapa bakoitzari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzue.
Bi egutegi prestatu ditugu etaparen arabera:
Zuen zain gaude!
Prozesu honetan lagundu nahi dizuegu eta gure ikastetxea ezagutzea lehen pausoa da. Bertan, ikasle bakoitzak bere ahalmena garatu ahal izango du, ingurune hurbil, berritzaile eta biziz beteriko leku batean.
Informazioa gehiagorako:
- Telefonoa: 943 454 400
 - Helbide elektronikoa: idazkaritza@lasalledonostia.com
 
