Eskolan GAUTENA-ko gela egonkorra dugu.
Gipuzkoan lan egiten duen guraso elkartea da, Administrazio Publikoarekin harremanetan eta osasun, heziketa eta gizarte zerbitzuak erabiltzen dituena. Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: Tratamendu ambulatorioa, etxebizitza zerbitzua, eguneko zerbitzua, familientzako laguntza, hezkuntza eta aisialdia.
Autismoaren espektroko nahasketak eta familiek eta besteen laguntza behar duten beste ezintasun intelektualak dituzten pertsonen bizi kalitatea du helburu. Pertsona horien gizarteratzea bultzatu eta gizartea bera sentsibilizatzen saitzen da.
Gela egonkorra
1986-1987 ikasturtetik, ikastetxearekin elkarlanean, TEA duten ikasleak euren gaitasun ezak konpentsatuko dituzten hezkuntza bizipenak esperimentatzea ahalbidetzen duen gela egonkorra dugu bertan.
Ikasle hauen komunikazioa eta norbere zaintzarako eta gizarterako trebetasunak garatzearekin batera, egunerokotasunean eskolako bizitzan parte aktiboa izanez, guztiok aniztasunarekiko sentsibilizazioan eta errespetuan heztea du oinarri.
Gurekin 20 urte bete artean egoteko aukera duten sei ikasleen hezkuntzaz arduratzen den profesional talde batek du ardura nagusia: Irakasle bat, hezitzaile bat eta eguneroko une jakinetarako bi zaintzaile. Hezkuntza komunitate osoarentzako esperientzia aberasgarri eta hezitzailea.