- Date 2024-03-20
BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA 2024-2025
Batxilergorako matrikulazio datetatik gertu, zuen informaziorako zenbait xehetasun gogorarazi nahi dizkizuegu:
Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2024ko apirilaren 8tik 19ra, biak barne:
Batxilergoko 1. eta 2. mailetarako.
Zuzendutako bisitak:
Donostiako La Sallek, urtean zehar, ikastetxean matrikula egitea nahi duten familiei zuzendutako bisitak eskaintzen ditu. Bisita hauetan eraikuntzak ezagutzeko aukera izateaz gain, gure Hezkuntza Proiektua bertatik bertara bizitzeko aukera ere izango duzue.
Nahi duzuenean eska diezagukezue bisita egiteko hitzordua, inongo konpromisorik gabe. Gurekin harremanetan jartzeko:
Telefonoa: 943 454 400
Emaila: idazkaritza@lasalledonostia.eus
Tramitazioa:
Izapideak gure ikastetxearen idazkaritzan egin daitezke apirilaren 9tik aurrera. Eskolara etortzeko hitzordua har dezakezue. Ordutegia: 8: 30etik 13: 30etara eta 15: 00etatik 17: 00etara.
Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
– Aukeratutako lehenengo ikastetxean idazkaritzako ordutegian.
– On-line: https://ikasgunea.euskadi.eus/es
Hezkuntzako web orria: https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-a2hikast/eu/
Zatoz eta ezagutu gaitzazu!
Harremanetarako:
Telefonoa: 943 454 400
Emaila: idazkaritza@lasalledonostia.eus