Regresar

Ikaslea da gure jardunaren erdigunea. Ikasle bakoitzaren abiaburu sozioekonomiko, familiar edota intelektuala zein gaitasun desberdinak diren neurrian, anitzak izan beharko dute ikasgela bakoitzean ikasketa prozesua gerta dadin jarri beharreko baliabideak ere.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako eskola inklusiborako eta La Salle Sarea egiten ari den bidean urratsak ematen jarraitu nahi dugu. Jabetuak gaude horretarako hezkuntza elkarkideon arteko elkarlana ezinbestekoa dela. Honekin batera, aniztasunaren trataera, ahal den neurrian, gela barruna izango da nagusiki, xendea ikasle guztien hezkuntza premiei erantzun egoki bat emateko lan egitea izanik.

Klaustroan badira zenbait irakasle aniztasunaren trataerari berariazko dedikazio bat ezkaitzen diotenak. Eurek osatzen duten departamentuari (Orientazio Departamentua) dagokio hezkuntza elkarteari, bereziki irakasleei, aniztasunaren trataeran sortzen diren zenbait aferen aurrean laguntza eskaintzea.